Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Kortezubi
2008ko maiatzak 17, Zapatua

Azken ordukoak

2008-03-14 | 18:12:23

`Santimamiņe, milaka urteko paisaia´ proiektua aurkeztu dute

Kobazuloaren bisita birtuala egin ahalko da bihartik aurrera

Ez du erantzunik

2008-03-05 | 11:55:06

Umeentzako sukaldaritza ikastaroa antolatu dute

Parte hartu nahi duten umeek udaletxean eman beharko dute izena; epea, martxoaren 14 arte.

Kortezubiko Bolunzulo kultur elkarteak udaletxearekin batera umeentzako sukaldaritza ikastaro bat antolatu du. Kurtsoa martxoaren 26, 27 eta 28 an ospatuko da eta herriko edozein umek parte hartu dezake. Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 14 arte eta udaletxean apuntatu beharra dago. Ikastaroaren helburua umeak eta gaztetxoak sukaldaritza mundura erakartzea da. Horrela parte hartzaileek osagai eta zapore berriak ezagutu ahal izango dituzte. Osagai horiekin plater erraz eta gozo batzuk egiteko aukera izango dute.

Ez du erantzunik

2008-02-28 | 15:13:52

Bihar da izena emailez emateko azken eguna

Domekara arte, frontoian dauden zerrendetan eman daiteke izena

Ez du erantzunik

2007-12-06 | 15:19:32

Kortezubiko Udalak Barrutiako umeentzako eskolaz kanpoko jarduerak diruz lagunduko ditu

Gernika-Lumo edo Arratzuko hezkuntza zentroetatik etxera bueltatzeko ordubetez autobusaren zain egon behar dutenentzako jarduerak izango dira

Ez du erantzunik

2007-11-30 | 16:47:52

Jessica Urizar 'berez' hil zela dio behin betiko autopsiak

Epaileak kasua behin behinean artxibatu ondoren familiak erabaki horren kontrako helegitea jarri du

Ez du erantzunik

2007-11-19 | 16:29:11

Herriko txokoa berritu eta eraikineko beste solairu bietan ere lanean dabil Udala

Orain arteko azpiegiturak gaurkotzea bakarrik ez, eraikina dinamizatzea ere bada helburua Udalaren esanetan

Ez du erantzunik

2007-11-16 | 12:31:00

Herriko txokoan hainbat berrikuntza lan egin ditu Udalak

Domekan Gure Etxea Jubilatuen elkarteak urteroko bazkaria egingo du bertan

Ez du erantzunik

Agenda

Erakusketak

“RINGELBLUN ARTXIBOA. Varsoviako ghettoaren Historia ezkutua”
GERNIKA-LUMO, Bakearen Museoan - 2008-04-17

Erakusketak

Remigio Mendibururen Gernika
GERNIKA-LUMO, Euskal Herria Museoan - 2008-04-16

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Esaldia

Harrixe bota dogu eta oin, astiro-astiro, gelditu barik bidea egiten joan behar dogu fruituek jasotzeko. Beņat Erezuma - Ieup! Gazte Asanbladako kidea

Irudia

‘Idazketa tailerra’ izan zen zapatuan

‘Idazketa tailerra’ izan zen zapatuan

Irakurzaletasuna sustatzeko abiatu duen programaren baitan, udal liburutegiak `Idazketa tailerra´ egin zuen joan den zapatuan. 6 eta 12 urte arteko umeak izan ziren protagonista eta, begirale baten laguntzarekin, ipuin bana osatu behar izan zuten bertaratutakoek. Aurreikusitako hurrengo tailerra ekainaren 14koa izango da: `Txotxongilo tailerra´. Horretan, egindako ipuina antzeztu ahalko dute gaztetxoek. Maite Orue

Inkestak

Busturialdea

Lanera joateko autorik erabiltzen al duzu?

Bai    Ez    Batzutan   

 

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.