Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Kortezubi
2008ko uztailak 4, Barikua

Azken ordukoak

2008-06-19 | 17:19:08

PPk saien ustezko erasoa Batzar Nagusietan eztabaidatu nahi du

Javi Garmendia abeltzainak sai talde batek behia hil zutela salatu zuen martitzenean

Arturo Ignacio Aldecoa, Bizkaiko Batzar Nagusietako Partido Popularreko ahaldunak, Irene Pardo, Nekazaritza diputatuaren agerraldia eskatuko du Kortezubin eta Enkarterrietan azken hilabeteotan gertatu diren saien ustezko erasoak azaltzeko. PPko kideak energia eolikoaren ustezko gehiegikeriak salatu ditu eta hegazti harrapariak elikatzen laguntzeko beharra azpimarratu du.

Ez du erantzunik

2008-06-06 | 17:01:06

Euskadiko sokatira txapelketa egingo dute domekan Kortezubin

640 kiloko kategorian egiten duten lehenengo kanporaketa izango da

Euskadiko lur gaineko sokatira txapelketaren 640 kiloko kategoriaren lehenbiziko jardunaldia antolatu dute domekan Kortezubiko Marko erretegiaren zelaian. Lehiaketa 12:00etan hasiko da eta guztira sei talde arituko dira.

Ez du erantzunik

2008-03-14 | 18:12:23

`Santimamiņe, milaka urteko paisaia´ proiektua aurkeztu dute

Kobazuloaren bisita birtuala egin ahalko da bihartik aurrera

Ez du erantzunik

2008-03-05 | 11:55:06

Umeentzako sukaldaritza ikastaroa antolatu dute

Parte hartu nahi duten umeek udaletxean eman beharko dute izena; epea, martxoaren 14 arte.

Kortezubiko Bolunzulo kultur elkarteak udaletxearekin batera umeentzako sukaldaritza ikastaro bat antolatu du. Kurtsoa martxoaren 26, 27 eta 28 an ospatuko da eta herriko edozein umek parte hartu dezake. Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 14 arte eta udaletxean apuntatu beharra dago. Ikastaroaren helburua umeak eta gaztetxoak sukaldaritza mundura erakartzea da. Horrela parte hartzaileek osagai eta zapore berriak ezagutu ahal izango dituzte. Osagai horiekin plater erraz eta gozo batzuk egiteko aukera izango dute.

Ez du erantzunik

2008-02-28 | 15:13:52

Bihar da izena emailez emateko azken eguna

Domekara arte, frontoian dauden zerrendetan eman daiteke izena

Ez du erantzunik

2007-12-06 | 15:19:32

Kortezubiko Udalak Barrutiako umeentzako eskolaz kanpoko jarduerak diruz lagunduko ditu

Gernika-Lumo edo Arratzuko hezkuntza zentroetatik etxera bueltatzeko ordubetez autobusaren zain egon behar dutenentzako jarduerak izango dira

Ez du erantzunik

2007-11-30 | 16:47:52

Jessica Urizar 'berez' hil zela dio behin betiko autopsiak

Epaileak kasua behin behinean artxibatu ondoren familiak erabaki horren kontrako helegitea jarri du

Ez du erantzunik

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.