
2007-01-19 | 13:18:35
GIZARTEA
Kortezubiko etxe batean lapurtu duten gazte bi atxilotu ditu ertzaintzak
Bata eguaztenean atxilotu zuten Muxikan eta bestea, ostera, atzo Bilbon
Bilbon lapurtutako kotxe bat erabili zuten gazte biek Kortezubiko etxe batean lapurreta egiteko. Eguazten goizaldean, herritar batzuen deiari erantzunez, lapurtutako kotxea topatu zuen Ertzaintzak Muxikan, baina gazte biek ihes egin zuten. Euretako bat, 20 urteko gaztea, mendian egon zen ezkutatuta eta Muxikako autobus geltoki batean atxilotu zuten goizean. Epailearen aurrean deklaratu ostean, kartzelan sartu dute atzo. Bigarren gaztea, 26 urtekoa, Bilboko pentsio batean atxilotu zuten atzo eta epailearen aurrera eroango dute bera ere.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.