
2007-11-30 | 16:47:52
Gizartea
Jessica Urizar 'berez' hil zela dio behin betiko autopsiak
Epaileak kasua behin behinean artxibatu ondoren familiak erabaki horren kontrako helegitea jarri du
Jessica Urizar 11 urteko neskari egindako autopsiaren behin betiko emaitzak jakitera eman dituzte. Emaitza horien arabera, Urizar «berez» hil zen, «arnas gutxiegitasunak jota, bat batean».
Kasua ikertu duen epaileak auzia behin behinean artxibatzea erabaki du. Familiak, aldiz, erabaki horren kontrako helegitea jarri du. Horrez gain, Urizarren gurasoek epaileari eskaera berezia egin diotela adierazi dute prentsa ohar baten bitartez: osasun zerbitzuek Urizarri eman zioten osasun-laguntzaren inguruko proba batzuk egitea. Jessica Urizar urriaren 12an hil zen Cabrera del Marren (Herrialde Katalanak) Barrutiako ikaskideekin batera ikasle bidaian zela. Urizarrek urdailean min zuen eta botaka ari zen. Irakasleek aipatutako udalerriko osasun zentro bira eraman zuten, baina medikuek ez zioten ezer atzeman. Umea goizaldean hil zen aterpetxean bertan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.