
2008-02-28 | 15:13:52
FRONTENIS TXAPELKETA
Bihar da izena emailez emateko azken eguna
Domekara arte, frontoian dauden zerrendetan eman daiteke izena
Kortezubiko III. Frontenis Txapelketako arduradunek emailez izena emateko azken eguna bihar dela gogorarazi nahi izan dute. Horretarako, `javaur@mtc.maier.esī helbidera bidali behar da mezua. Dena den, domekara arte, gura dutenek frontoian horretarako ipini dituzten zerrendetan eman dezakete izena. Bikotekideen izen abizenak eta telefono kontaktua idaztea eskatu dute antolatzaileek.
Telefonoz ere eman daiteke izena, 615744422 (Javi) zenbakira deituta.
Frontenis Txapelketa datorren asteburuan, martxoaren 8an hasiko da, eta parte-hartzaileek Kortezubiko frontoian jokatuko dituzte partidak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.