
2008-03-05 | 11:55:06
Umeentzako sukaldaritza ikastaroa antolatu dute
Parte hartu nahi duten umeek udaletxean eman beharko dute izena; epea, martxoaren 14 arte.
Kortezubiko Bolunzulo kultur elkarteak udaletxearekin batera umeentzako sukaldaritza ikastaro bat antolatu du. Kurtsoa martxoaren 26, 27 eta 28 an ospatuko da eta herriko edozein umek parte hartu dezake. Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 14 arte eta udaletxean apuntatu beharra dago. Ikastaroaren helburua umeak eta gaztetxoak sukaldaritza mundura erakartzea da. Horrela parte hartzaileek osagai eta zapore berriak ezagutu ahal izango dituzte. Osagai horiekin plater erraz eta gozo batzuk egiteko aukera izango dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.