
2008-06-06 | 17:01:06
Euskadiko sokatira txapelketa egingo dute domekan Kortezubin
640 kiloko kategorian egiten duten lehenengo kanporaketa izango da
Euskadiko lur gaineko sokatira txapelketaren 640 kiloko kategoriaren lehenbiziko jardunaldia antolatu dute domekan Kortezubiko Marko erretegiaren zelaian. Lehiaketa 12:00etan hasiko da eta guztira sei talde arituko dira.
Gaztedi, Getxo, Goiherri I eta Goiherri II talde bizkaitarrak, Mutriku gipuzkoarra eta Areso nafarra lehiatuko dira lehenbiziko kanporaketa honetan. Bigarrena, hilaren 14an jolastuko dute Martiartun eta finala, ordea, ekainaren 28an egingo dute Mutrikun.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.