
230 lagunek parte hartuko dute jubilatuen anaitasunezko bazkarian
Kortezubi ðð Busturialdeko jubilatuen elkarteek antolatu dute zapatuan Kortezubiko frontoian egingo den bazkaria.
M. KORTA
Urtero legez, Busturialdeko herrietako jubilatuen elkarteek anaitasunezko bazkaria antolatu dute. 65 urtetik gorakoen urteroko ospakizuna Kortezubiko frontoian izango da zapatuan, eta 14:30ean hasiko da. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, «guztira 230 lagunek parte hartuko dute bazkarian».
Busturialdeko jubilatuak
Gautegiz Arteaga, Ereño, Nabarniz, Arratzu, Muxika eta Kortezubiko lagunak izango dira zapatuko ospakizunean. Kortezubiko udaleko idazkariaren esanetan, «ekimenak harrera ona izan du eta gure herrian bakarrik berrogeita hamar lagun inguru apuntatu dira».
Jubilatuek hamasei euro ordaindu dituzte bazkarian parte hartzeko, eta izena emateko epea eguaztenean amaitu zen. «Bakoitzak bere herriko udaletxean egin ditu tramiteak. Gure kasuan, Kortezubiko alkateak jubilatuen elkarteagaz zuzenean lan egiten du», idazkariak azaldu duenez.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.