Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Kortezubi
2008ko urriak 12, Domeka

;2008-06-07;Sokatira txapelketa egingo dute bihar Kortezubin. Kortezubi 640 kiloko lehenengo jardunaldia Marko erretegiaren zelaian jokatuko dute domekan, 12:00etik aurrera.

Sokatira txapelketa egingo dute bihar Kortezubin

Kortezubi 640 kiloko lehenengo jardunaldia Marko erretegiaren zelaian jokatuko dute domekan, 12:00etik aurrera.

MIREN KORTA

Euskadiko lur gaineko sokatira txapelketaren 640 kiloko kategoriaren lehenbiziko jardunaldia egingo dute bihar Kortezubiko Marko erretegiaren zelaian. Lehiaketa 12:00etan hasiko da, eta guztira sei taldek parte hartuko dute. Txapelketa Bizkaiko Foru Aldundiaren, Herri Kirol Federakundearen eta Kortezubiko Udalaren laguntzagaz antolatu dute.

Goizeko 09:00etan, pisaketa

640 kiloko lehenbiziko jardunaldia txapelketan parte hartzen duten taldeen pisaketagaz hasiko da, 09:00etan. Esan bezala, sei talde ariko dira domekako lehiaketan: Gaztedi, Getxo eta Goiherri A eta Goiherri B bizkaitarrak, Mutriku gipuzkoarra eta Areso talde nafarra.

Lau maila desberdin

Euskadiko lur gaineko sokatira txapelketa lau kategoria desberdinetan bananduta dago: 680koa, 640koa, 600ekoa eta 580koa, taldearen pisuaren arabera, hain zuzen. Maiatzaren 18an 680ko finala jokatu zuten Getxon. Goiherriko taldeak urrezko domina eskuratu zuen, hamalau puntugaz, eta Gaztedik bigarren postua lortu zuen, hamahiru puntugaz.

640ko lehenengo jardunaldia

Kortezubin, ordea, 640 kiloko mailako lehenengo jardunaldia hasiko da domekan. Hurrengo kanporaketa ekainaren 14an egingo dute Martiartun, eta finala hilaren 28an jokatuko dute Mutrikun. Uztailean, 600eko eta 580ko txapelketak egingo dituzte.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.