Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Kortezubi
2008ko abuztuak 28, Eguena

;2008-06-17;Udalekuak antolatu ditu Udalak uztailerako. Kortezubi 2 urtetik 12 urtera arteko umeei zuzenduta daude eta herriko plazan egingo dituzte jarduerak.

Udalekuak antolatu ditu Udalak uztailerako

Kortezubi 2 urtetik 12 urtera arteko umeei zuzenduta daude eta herriko plazan egingo dituzte jarduerak.

itsasne madariaga

Kortezubiko Udalak 2 urtetik 12 urtera arteko umeei zuzendutako udalekuak antolatu ditu uztailerako, lehenengoz. Udalekuetan izena emateko epea ekainaren 20an amaituko da, eta udaletxera joan behar da horretarako.

Uztailaren 1ean hasiko dira udalekuak eta hilaren 30era arte iraungo dute. Astelehenetik eguenera bitartean izango dira jarduerak, goizetan. Hainbat joko, ibilaldi, ikastaro eta kirol jarduera egiteko aukera izango dute izena ematen duten gaztetxoek. Adin desberdineko haurren beharrizanetara egokitzeko eta bakoitzak behar duen arreta bermatzeko, bi talde osatuko dituzte. Batetik, 2tik 4 urtera artekoak batuko dira eta, bestetik, 5etik 12 urtera artekoak.

Udalekuaren kostua 30 eurokoa izango da ume bakoitzeko. Familia ugarientzat horrek suposatu dezakeen kostuaren jakitun izanik, Udalak beherapena egingo die. Hartara, etxe bereko bi ume matrikulatzean, bigarrenak 15 euroko deskontua izango du zuzenean. Era berean, hirugarren ume batek izena emanez gero, horren matrikula doakoa izango da.

Aisialdirako alternatibak

Bestalde, aste tematikoen arabera antolatuta daude udalekuak. Aste bakoitzean, beraz, gai bat izango da ardatza. Horrela, euskal kultura, birziklapena, zirkuaren mundua, sukaldaritza... landuko dituzte umeek.

Besteak beste, euskararen eta euskal kulturaren sustapena, ama lurrarenganako harremana, umeen arteko berdintasunezko erlazioen garapena eta sormena bultzea dira udalekuen helburuak. Horrez gain, lanean dauden gurasoentzako lagungarri izatea ere bada asmoa, aisialdirako alternatiba berriak eskainiz.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.