Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Kortezubi
2008ko abuztuak 28, Eguena

;2008-06-20;PPk putreen ustezko erasoa aztertu nahi du Bizkaiko Batzar Nagusietan. Kortezubi õõ Javi Garmendia Kortezubiko abeltzainak, sai talde batek behia hil zutela salatu zuen martitzenean.

PPk putreen ustezko erasoa aztertu nahi du Bizkaiko Batzar Nagusietan

Kortezubi ðð Javi Garmendia Kortezubiko abeltzainak, sai talde batek behia hil zutela salatu zuen martitzenean.

m. korta

Arturo Ignacio Aldecoa, Bizkaiko Batzar Nagusietako Alderdi Popularreko ahaldunak, Irene Pardo Nekazaritza diputatuaren agerraldia eskatuko du Kortezubin eta Enkarterrietan azken hilabeteotan gertatu diren saien ustezko erasoak azaltzeko. Martitzenean Kortezubiko abeltzaina den Javi Garmendiak sai talde batek zaurituta zegoen behia hil zutela salatu zuen.

PPko kideak gaiaren inguruan foru teknikariek prestatu dituzten txostenak ezagutarazteko beharra azpimarratu zuen. «Kortezubin gertatutakoaren ostean, harrapariei buruzko eztabaida berpiztu da. Zientzialarien ustetan, ordea, saiak ez dira gai bizirik dauden abereak erasotzeko. Putreek ezin dute tona erdiko pisua daukan behia mokoka hil».

Energia eolikoaren interesak

Aldecoak ezkutuko interesak ikusten ditu Kortezubiko salaketaren atzean. «Beleek bizirik dauden animaliak erasotzen dituzte eta ez dira gizakiaren beldur izaten, baina putreak traba handiagoa suposatzen dute, gorputz luzeagoa daukatelako».

Alderdi Popularreko ahalduna energia eolikoaren ustezko gehiegikeriak salatzeko aprobetxatu zuen. «Bizkaiko alkate batzuk prest daude parke eolikoak egiten laguntzeko eta saiak dira enpresa eolikoen arduradunak gehien kezkatzen duten hegaztiak. Erasoen testigantzak kontraesanez beteta daude eta esaten dena harraparien aurkako mitoa ematen du». PPko kideak Aldundiak harrapariek Ordunten zeukaten aska itxi zuela gogorarazi zuen.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.